XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AGURRA

Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusiaren eskutik, Euskararen Aholku Batzordeak antolatutako Euskarazko Kazetarien Jardunaldiak bildu zituen Donostian Komunikabideetan lanean euskaraz ari diren kazetariak.

Bertan egindako azalpenen bilduma da honako liburu hau.

Euskarazko kazetaritzan diharduenak daki ongien eguneroko lanean euskaraz aritzeko sortzen zaizkion zailtasunen berri.

Hizkuntza egunero sortu eta egokitu beharra, erdarazko iturrietatik jasotakoa euskara txukunean eman beharra, behar hainbateko elkarlanik eza, kalitatea behar bezala ziurtaraziko duen antolaketa premia eta beste hainbat puntu mahairatu zen jardunaldietan.

Guztiak biltzerik izan ez bada ere, hemen daude aurkeztutako txostenak.

Aintzat hartzekoa da kazetariek euskararen erabilerari buruz erakusten duten kezka eta oso gogoan hartzekoak egoera hobetzeko emandako iradokizunak.

Garrantzi haundikoa bait zaio hizkuntzaren normalkuntzari euskara berari komunikabideetan ematen zaion trataera.

Eskerrik beroenak eman nahi dizkiet jardunaldietan bildutako kazetariei eta bereziki txostenak aurkeztu zituzten egileei, haundia izan bait da euskararen mesedetan egin duten ahalegina.

Guri arretaz irakurtzea eta bidezkoak diren ondorioak ateratzea baino ez zaigu gelditzen.

MIKEL UGALDE UGARTE

EUSKARAREN AHOLKU BATZORDEKO BATERAGILEA